AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek

Emakume bat buruan jo du bart bere bikotekideak, seme-alaben aurrean. Asteartean, berriz, enegarren aldiz eraso zion emakume bati bere mutil-lagunak, arropa hautsita eta etxean atxikita.

Bart 44 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen (Araba), bere emazteari eraso egiteagatik. Eztabaida baten erdian kolpatu zuen buruan emakumea, adin txikiko seme-alabak aurrean zirela. Gero, alde egin zuen etxetik. Gauerdia heldu baino zertxobait lehenago hots egin zuen andreak laguntza eske, baina ez zuen jakinarazi non zegoen zehazki. Telefono-deia nondik egin zen atzeman ostean artatu zuten emakumea ospitalean, eta Madril kalean atxiki zuten erasotzailea.

Bestalde, astearte gauean atxilotu zuten 32 urteko beste gizon bat Gasteizen bertan, bikotekideari modu jarraian tratu txarrak emateagatik. 22:00ak aldera telefonoz deitu zuen emakumeak, izuturik. Bere mutil-lagunarekin eztabaida izan zuela esan zuen. Gerora, emakumeak aurrez aurre azaldu zuen bere bikotekideak egindakoa: liskarrean ontziteria hautsi zuen, neskaren arropa bat apurtu zuen eta atxikirik eduki zuen, ez baitzion alde egiten uzten. Halako erasoak ohikoak direla adierazi zuen.

Beste bi eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan Arabako hiriburuan.

Estatu sionistarekin harreman militarrak eten daitezela exijitu dute Donostian
Realak jokatu aurretik elkarretaratze bat egin du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, Reale Arenatik gertu. Batez ere, klubeko presidente Jokin Aperribayk armagintzarekin duen harremana salatu dute. Partidan ere presente dira aldarriak.