AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen emakume bat erail du haren bikotekideak

Gizonak labankadaz hil du neska laguna, eta bere buruaz beste egin du gero. Aurten gutxienez bost emakume erail dituzte indarkeria matxista dela-eta.

Gasteizko (Araba) Sansomendi auzoko etxebizitza batean topatu zituzten atzo bi gorpuak, 07:00ak aldera. Bikote batenak ziren hilotzak, eta indarkeria zantzuak zituzten. Gerora jakinarazi zutenez, gizonak labankadaz erail zuen emakumea lehenengo; ebaki sakonak zituen lepoan. Gero, bere buruaz beste egin zuen; bularraldean zituen ebakiak.

37 urte zituen emakumeak, eta 42 urte haren hiltzaileak. Dirudienez, banantze prozesuan zen bikotea. Haien semeek hots egin zioten poliziari; 13 eta 17 urte dituzte.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bost emakume erail dituzte indarkeria matxistaren ondorioz. Berria-ren arabera, 112 emakume hil dituzte 2003. urtetik hona.

Hernaniko Kontrakantxa gaztetxeari eraso egin diote berriro
Joan den ostiral gauean eraso zioten Kontrakantxari, ateko kristala hautsiz; gaztetxeko kideek autodefentsa baliabideak garatzen jarraituko dutela adierazi dute.