AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen, emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekidea

Etxebizitza batean izan da erasoa: 31 urteko gizonak izter batean sastakatu du bere bikotekidea. Atxilotu egin dute erasotzailea.

Erailketa matxista saiakera baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Igandetik astelehenerako gauean, 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lakua-Arriaga auzoan, bere bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Erasotzaileak sastakatu egin du emakumea, eta zauriak eragin dizkio izter batean.

Erasoa gertatu den unean, Lakua-Arriagako etxebizitza berean zeuden beste hainbat senide. Bertan atxilotu dute gerora erasotzailea. Ospitale batera eraman eta bertan artatu dute, bestalde, erasotua izan den emakumea; goizaldean eman diote alta.

Hiru pertsona zauritu zituen Ertzaintzak Donostian, Realaren partidaren aurretik
Foam jaurtigaiekin zauritu zituzten hiru lagun; buruan, begi batean eta bizkarrean. Azken hilean, beste lau pertsona zauritu ditu Ertzaintzak jaurtigai horiekin, Tolosan eta Gasteizen.