AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen emakume bat jazarri du bere bikotekide ohiak

Astelehenean, emakumearen etxeko atea nahiz txirrina behin eta berriz jotzen aritu zen erasotzailea.

Joan den astelehenean, urriaren 24an, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bere bikotekide ohia jazartzeagatik. Izan ere, emakumearen etxeko atea behin eta berriz kolpatu zuen erasotzaileak, eta etxeko txirrina etengabe jotzen aritu zen.

Emakumeak laguntza eskatu eta udaltzainak bertaratu zirenean, etxetik alde eginda zegoen gizona, baina Foru kalean aurkitu zuten eta atxilo eraman zuten.

Bulegoa martxan du UIBk Hego Euskal Herriko hainbat campusetan
Unibertsitateko lan- zein ikas-baldintzei lotutako arazoak dituztenei, Bulegoarekin harremanetan jartzeko deia egin die UIBk. Bilboko, Gasteizko, Ibaetako, Iruñeko eta Leioako campusetan dago abian Bulegoa.