AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizen eraso homofobo bat jasan du gizon batek

"Maricón de mierda" oihukatu ostean, ukabilkada bat eman eta lurrera bota zuen erasotzaileak.

Gizon batek sare sozialen bidez eman du aurreko larunbatean Gasteizen (Araba) jasandako eraso homofoboaren berri. Foruen enparantza inguruko taberna batetik irten zenean, "Oye, puto maricón de mierda" entzun zuen. Nor zen begiratzeko burua biratu zuenean, muturreko bat eman zion erasotzaileak. Kolpearen ondorioz, lurrera erori zen gizona.

Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Irunen
Larrialdi-zerbitzuetara joan behar izan zuen zauritutako emakumeak.