AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko IDarten irakasle batek egindako erasoak salatu dituzte

Itaiak eta IAk azaldu dutenez, azken sei urteetan, eskolako hainbat pertsona jazarri ditu zentroko irakasle batek. Eraso horien kontra, asteak daramatzate lanean.

Erasotzaileen inpunitateari ez! IDrten erasoen aurrean antolatu lelopean, elkarretaratze bat izan zen atzo Gasteizko (Araba) IDarte eskolan, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta. Gasteizko arte eta diseinu eskolako irakasle batek urteak daramatza jarrera erasokorrak izaten; jakinarazi dutenez, eskolako hainbat pertsona jazarri ditu azken sei urteetan, gutxienez. Horren harira jo dute protestara ikasleek, Itaiaren eta IAren eskutik.

Salatu dute ez IDarte eskola publikoko zuzendaritzak ez Eusko Jaurlaritzak ez dutela neurririk hartu irakasle horrek jazarri dituen eta jazar zitzakeen pertsonak babesteko. "Horrek instituzioen eta alderdien fartsa berriz ere agerian uzten digu. Hezkidetza ikastaroen zein politika feministen atzean, ez dago erantzun errealik ikasle zein emakume langileontzat", esan du Itaiak. Beraz, aldarrikatu du beharrezkoa dela modu propioan antolatzea eta "indarkeria mota guztiei aurre egiteko tresna propioak eraikitzea".


Urriaren hasieratik 1,5 milioi gazatarrek egin behar izan dute ihes hegoaldera
Indar sionistek etengabe mehatxatu dituzte palestinarrak Zerrendako hegoaldera mugi daitezen, eta bidean ere era guztietako erasoak jasan dituzte errefuxiatuek. Israelgo inteligentzia-zerbitzuen dokumentu baten arabera, sionisten asmoa da gazatarrak Egiptora kanporatzea. Urriaren 7tik hona, Israelek 14.128 palestinar erail ditu Gazan.