AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gasteizko Koroatzean jazarpen poliziala areagotuko du udalak

Bi lokaletan bizi diren pertsonei "presio" gehiago egiteko agindua eman die udaltzainei. Ostegunean, sarekada bat egin zuen bertan Poliziak. Badirudi martxan direla lokal horiek desalojatzeko prozesuak.

Gasteizko (Araba) Koroatzean, pertsona migranteen kontrako "presio poliziala" indartuko du udalak, auzoko bi lokal okupatutan bizi direnen aurka bereziki. Horretarako, auzuneko "delinkuentziari" aurre egitea hartu du aitzakiatzat. Hala jakinarazi du Maider Etxebarria alkateak (PSE-EE), eta agindua eman diete jada udaltzaingoko buruei. "Izan dezatela oso argi pertsona horiek: aurrean izango gaituzte", esan du Etxebarriak.

Polizia-indarren presioa areagotzeko asmoen barruan, aurreratu dute presentzia poliziala areagotuko dela Koroatzean; bai polizia-patruilena, bai kalez jantzitako agenteena. Ertzaintzak duela astebete indartu zuen bertan bere presentzia, eta udaltzaingoa batuko da orain.

Aurreko ostegunean, aipatutako bi lokaletan bizi diren pertsonen kontrako sarekada bat egin zuten udaltzainek eta Espainiako Poliziak, eta gutxienez bi eraman zituzten atxilo. Antza denez, ez daude legeztatutako egoeran, ez baitzuten paperik.

Kaleratuak izateko arriskuan

El Correo hedabide intoxikatzailearen arabera, martxan daude bi lokalak husteko prozesuak. Jabe legaletako batek duela hainbat aste aurkeztu zuen okupazioari lotutako salaketa bat Guardia Zibilean, eta, udalaren esanetan, bigarren lokaleko jabeek ere hasi dituzte desalojorako tramiteak.

Koroatzeko bizilagun talde batek duela hainbat aste ekin zion mobilizatzeari, lokaletan bizi diren pertsonak seinalatuz, "bizikidetza-arazoak", "delinkuentzia" eta "segurtasun falta" argudiatuta. Asteartero jotzen dute protestara.

Jendetza mobilizatu da Donostian arrazakeriaren eta faxismoaren kontra
'Elkartasunari debekurik ez' lelopean, manifestazio jendetsu bat izan da gaur arratsaldean Donostian. Udalak aste honetan debekatu ditu Kaleko Afari Solidarioak, erreazkionario talde batek elkartasun-ekimena seinalatu ondoren.