AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaude elkarteko langileek lanuztera jo dute aurreneko aldiz

1.000 egun daramatzate hitzarmenik gabe, eta lan-baldintzei lotutako hainbat exijentzia egin dituzte. 150 langilek jarduten dute Gaude enpresarentzat, Bizkaian.

Atzo, irailaren 26an, lanuzte bat egin zuten Gaude elkarteko beharginek, hitzarmena agortu zenetik 1.000 egun igaro direla salatzeko. Hitzarmen bakarra egon da indarrean Gauden, 2018an sinatu zena, eta hurrengo urtean iraungi zen. Ordutik, baina, enpresako zuzendaritzak ez du ituna berritzeko borondaterik erakutsi, eta langileek Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko udalak ere jarri dituzte jopuntuan, zuzenean haiei ematen baitiete soldatapeko zerbitzua; aniztasun funtzionaleko pertsonekin egiten dute lan.

150 langile aritzen dira Gauden, eta badira 40 urte elkartea martxan denetik. Dena den, atzokoa izan zen beharginek egindako aurreneko lanuztea. Bi orduz eten zuten haien lana atzo, 09:00etatik 11:00etara, eta elkartearen Leioako (Bizkaia) egoitzaren aurrean egin zuten protesta bat. Gauderen zentroetako batean izan ezik, gainontzeko guztietan geratu zuten jarduna beharginek.

LABeko bederatzi kidek osatzen dute Gaudeko langile batzordea, eta hainbat eskaera zehatz egin dituzte orain arte: soldata KPIaren arabera igotzea, kontratu finko gehiago sinatzea, langile guztiei prestakuntza eta formakuntza eskaintzea, euskalduntze-prozesu bat martxan jartzea, segurtasunari lotutako baldintzak hobetzea, soldata-maila bikoitzak deuseztatzea, eta abar.

Bizkaian beste hainbat enpresatako langileek egiten dute lan aniztasun funtzionala duten pertsonekin, eta LABek salatu duenez, "egoera antzekoan daude" haiek ere. Besteak beste, Gorabide, FEKOOR, APNABI edo Madres Mercedarias enpresetako beharginak aipatu dituzte. "Erakundeek, udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez dute konpromiso argirik hartu egoera horiei konponbidea emateko, eta zerbitzua nahiz sektorea prekarizatzen jarraitzeko hautua egin dute", dio LABek.

Azpeitiko Esklabak Zentro Sozialistaren laugarren urteurrena ospatuko dute urrian
Duela lau urte ireki zuten Zentro Sozialista Azpeitian, eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialista egun osoko egitarau bat ari da prestatzen urriaren 22rako.