AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaur estreinatuko dugu Gedar Telebistaren 'Burdin Hesia' programa

Hamabost egunean behin, aktualitatearen analisia egingo da 'Burdin Hesia' tertulia programan. Gaur izango da aurreneko saioa, 20:30ean.

Heldu da gurera Gedar Telebista. Burdin Hesia izango da Gedar Telebistak martxan jarriko duen lehenengo programa, eta gaur, urriaren 3an, aterako da argitara aurreneko saioa. 20:30ean egongo da ikusgai GEDAR LANGILE KAZETAren Youtube-ko kanalean.

Aktualitatearen analisia egingo da Burdin Hesia tertulia programan, eta hamabost egunean behin izango dira saioak. Gaurko saioan, hain justu, pandemia, ezarritako neurriak zein kale-edana izango dira hizpide.


Unai Fano preso politikoa espetxean sartu dute berriz
Urtarriletik kalean zegoen Fano, hirugarren graduarekin. Fiskaltzaren helegite baten ondoren, ordea, bigarren graduan sailkatu dute berriz ere, eta Basauriko espetxean dute joan den asteartetik.