AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaurko atxiloketak salatu dituzte Senperen

Goizean atxilotu dituzte lau gazte, margoketa batzuk direla-eta. Pauen dituzte gatibu, eta dirudienez, "gaizkile talde bateko kide izatea" zein "heriotza-mehatxuak egitea" leporatzen diete. Arratsaldean protesta bat egin dute Senperen.

Herritar talde batek deituta, 19:00etan hasi da protesta Senperen (Lapurdi), Utzi gazteria bakean. Non a la repression. Atxilotuak askatu lelopean. Kazeta.eus atariak arratsalde hasieran azaldu duenez, Pauera eraman dituzte jendarmeek goizean atxilotutako lau gazteak, eta gaueko 23:00ak aldera utzi dituzte aske. Kargurik gabe atera dira, baina ikerketak indarrean jarraitzen duela jakinarazi diete.

Antza, higiezinen agentzia batzuetan pintaketak egiteagatik atzeman dituzte, eta "gaizkile talde bateko kide izatea" nahiz "heriotza-mehatxuak egitea" egozten diete. Iazko azaroan eta martxoan egin omen ziren margoketa horiek; besteak beste, "Euskal Herria ez da salgai" eta "Euskal Herrian bizi nahi dugu" idatzi zuten.

Lau gazte atxilotu dituzte Senperen
Dirudienez, higiezinen agentzietan margoketak egitea leporatzen diete atxilotuei, baita "gaizkile taldeko kide izatea" eta "heriotza-mehatxuak egitea" ere.