AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gazte bat atxilotu dute Urruñan, margoketa batzuen harira

Higiezinen kontrako pintaketa batzuk direla-eta atxilotu dute Senpereko gaztea. Euskal Irratien arabera, Pauera eraman dute, eta iluntzean geratu da aske.

Euskal Irratiek 09:00etan jakinarazi dutenez, Frantziako Poliziak Senpereko (Lapurdi) gazte bat atxilotu du gaur Urruñan (Lapurdi). Higiezinen zenbait agentziatan egindako margoketa batzuen harira atxiki dute, eta Paueko (Okzitania) polizia-etxean izan dute gatibu egun osoan zehar. Iluntzean utzi dute aske.

Atxiloketa salatzeko protesta batera deitu dute Senperen; 19:00etan izan da, herriko etxearen aurrean, Utz gazteria bakean. Non a la repression. Atxilotua askatu lelopean.

Joan den ekainean, herri berdinean atxilotu zituzten beste lau gazte, orduan ere, higiezinen kontrako pintaketak egitea leporatuta. Apirilean, arrazoi berdinarengatik atxilotu zituzten lau pertsona Hazparnen (Lapurdi), Itsasun (Lapurdin) eta Bordalen (Lapurdi).

Guda Zelaiaren aurtengo egitaraua, kalean
Bergarako Kartzela Zaharrean nahiz kalean izango dira ekimenak urriaren 15ean. Besteak beste, hitzaldi bat eta emanaldiak antolatu ditu Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak.