AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaztetxearen aldeko kale-bueltei ekin diete Zestoan

Atzo egin zuten lehenengo bira, eta gaur eta bihar ere izango dira. Ostiral honetarako dago aginduta Zestoako Gaztetxearen desalojoa, eta hura defendatzera deitu du bertako Gazte Asanbladak.

Gainean da Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxearen hustea. Ostiral honetarako, hilaren 19rako, dago ezarrita Langile Kontrolpeko Espazioaren desalojoa, eta Zestoako Gazte Asanbladako kideak buru-belarri ari dira hura defendatzeko lanetan.

Gaztetxearen aldeko ekimen ugari daude antolatuta egun hauetarako, besteak beste, desalojoaren kontrako kale-bueltak. Atzo izan zen aurreneko bira, Gaztetxearekin elkartasunez, 20:00etan hasita. Gaur eta bihar ere egingo dituzte gisa horretako kale-bueltak, ordu berdinean.

Asteazkenean, hilaren 17an, Gaztetxearen aldeko futbito txapelketaren finala izango da kiroldegian. Hurrengo egunerako, ostegunerako (desalojoaren bezpera, hain zuzen ere), hainbat ekimen antolatu dituzte herriko plazan.

18:30ean, Plaza hau gurea da antzezlana emango du Ekida Arte Ekimen Sozialistak, eta Rodeo eta Ezpalak taldeen kontzertu akustikoa izango da horren ostean. Gero, afaltzeko aukera egongo da Gaztetxean.

Teorian nazioartean debekatuta dauden armak erabiltzen jarraitzen dute sionistek, palestinarren kontra
Azken bi egunetan, 320 palestinar erail eta beste ehunka zauritu dituzte, besteak beste, debekatutako armekin erreta. Ia 39.000 dira urriaren 7tik hona Gazako Zerrendan sionistek hildako pertsonak.