AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gernikaren aurkako bonbardaketa faxistaren 88. urteurrena

Durangon eta Elorrion erasora jo eta aste gutxira, Gernika bonbardatu zuten Alemaniako eta Italiako indar faxistek.

Gaur beteko dira 88 urte Gernikako (Bizkaia) bonbardaketa izan zenetik. 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten Alemania naziko Kondor Legioak eta Benito Mussolini buru zuen Italiako Abiazio Legionarioak, Espainiako Estatuko indar faxisten eskutik. Datu zehatzik ez dagoen arren, ikerketa batzuek diote 2.000 izan daitezkeela faxistek aire-erasoan eraildako pertsonak eta ia 1.000 zaurituak, eta guztiz sarraskitu zuten herria: eraikinen %85 erabat suntsitu zituzten.

Gernikako erasoaZenbait aste lehenagoDurango (Bizkaia) eta Elorrio (Bizkaia) bonbardatu zituzten indar faxistek, beste ehunka lagun hilez. RĂ¼gen Operazioa izenez da ezaguna, eta hainbat iturrik seinalatu izan dute Bigarren Mundu Gerrari begira bonbardaketa bidezko interbentzio militarrak probatzeko operazioak izan zirela aste horietan Bizkaian egindakoak.

Gernika bonbardatzeko, badirudi Gasteizko (Araba) aerodromotik irteten zirela faxisten gerra-hegazkinak, eta iparretik hegora jotzen zutela erasora. Bonba-olatu bakoitzean, hogei bat hegazkinek hartzen zuten parte: herrian bonbak jaurtitzeaz gain, metraileta bidezko erasoak ere egin zituzten jendearen aurka. Guztira, 30 tona bonba bota zituzten Gernikan apirilaren 26 horretan, hiru orduz luzatu baitzen hegazkin militarren erasoa, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.