AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Getxon, taldean eraso zioten emakume bati igande gauean

Etxera bidean zela, lurrera bota zuen gizon batek, eta ukituak egin zizkioten beste hainbatek.

Igande gauean, 02:00ak aldera, hainbat gizonezkok taldean eraso zioten emakume bati, Getxoko (Bizkaia) Areetan. Lagun batzuekin etxerako bidea hartu ostean, bakarrik geratu zen emakumea, eta skateparketik gertu jo zuen bere kontra gizon batek: atzetik hurreratu zen eta lurrera bota zuen. Lurrean zela, ukituak egin zizkioten beste hainbat gizonezkok. Ertzaintzak ez du adierazpenik egin nahi izan talde-erasoari buruz.

"Trantsizio demokratikoa" aldarrikatu du PSOEk
Francoren heriotzaren 50. urteurrenean, oroimen-ekitaldi bat egingo dute Reina Sofia Museoan, eta Sanchez da buru inaugurazioan. PP, Vox eta Felipe VI.a erregeak ez dute parte hartuko.