AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hilabeteko greba egingo dute berriro

Gaur, hilak 31, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako emakume langileek erabaki dute hilabeteko grebara batzea berriro, Aldundiaren "arduragabekeria" dela medio. Deialdi berri honekin, 149 greba egun beteko dituzte lan hitzarmenaren alde borrokan.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen borroka gogortzen ari da. Gaur goizean bildu dira zentro horietako langileak; egoera aztertu dute, eta erabaki dute berriro greba egitea, azaroaren 11tik abenduaren 11ra arte. Borroka luze doa. Pasa den urteko irailean hasi ziren beharginen protestak, eta ordutik, 118 greba egun egin dituzte. Gaur egin duten deialdi berriarekin, 149 greba egun pilatuko dituzte, lan hitzarmenaren aldeko aldarrikapena ardatz.

Emakume grebalariek bereziki salatu dute Gipuzkoako Aldundiaren jarrera "arduragabea" gatazka honetan. Behin eta berriz, oztopoak jarri ditu Diputazioak, lan hitzarmen berriak ekarri beharko lituzkeen hobekuntzak ez ordaintzeko. Langileen lan baldintzak hobetzeak eta adinekoek behar duten zerbitzuaren kalitatea bermatzeak, patronalaren zein Aldundiaren "borondatea eta inplikazioa" galdegiten ditu zuzenean, beharginek azaldu izan dutenez.

Bestalde, langileek goraipatu egin dituzte egoiliarren senideen jarrera, ulermena eta elkartasuna borroka honetan. Senideek behin eta berriz azaldu dute kezka bizia adinekoak "behar bezala" zainduta ez daudelako, eta dei egin diete patronalari eta Diputazioari esku har dezaten.

Hiru langile kaleratu ditu Donostiako Astoria hotelak
Pasa den asteko asteazkenean izan ziren kaleratzeak. Hiru beharginek Astoria hoteleko Bistroteka jatetxean egiten zuten lan soldatapean, eta "ordutegien eta zerbitzuen egokitzapena" aitzakiatzat hartuta kaleratu ditu enpresaren zuzendaritzak.