AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon bat bortxatu dute beste bi gizonek Gasteizen

Arma zuri batekin egin zioten mehatxu Gasteizko Florida parkean, eta haiekin sexu-harremanak izatera behartu zuten.

Ostiraletik larunbaterako gauean, gizon bat bortxatu zuten beste bi gizonek Gasteizen (Araba). Antza, erasotua izan zen gizonari iruzur egin zion erasotzaileetako batek: Florida parkera joateko esan zion, eta hara bertaratu zenean, bi gizonekin egin zuen topo. Labana bat atera eta mehatxu egin zioten; biekin sexu-harremanak izatera behartu zuten.

Florida parketik gertu atxilotu zituzten bi bortxatzaileak handik gutxira. 28 urte ditu batek eta 35 besteak.

Emakume bati autobus bat hartu eta alde egitea galarazi dio bere bikotekideak, Iruñeko geltokian
Iruñetik alde egitea erabaki zuen emakumeak, baina autobus geltokira bertaratu eta bidea itxi zion mutil lagunak. Emakumearen gauzak hartu zituen gainera, eta horiek emateari ere uko egin zion; tartean, emakumearen dokumentazioa.