AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon gazte bati eraso dio apaiz batek Baionan

70 urteko elizgizonak otsailean egin zizkion ukituak 20 urteko mutilari. Maiatzean atxilotu zuten erasotzailea, eta epaiketaren zain dago orain. Haur-pornografiari lotutako materiala ere badauka.

Maiatzaren amaieran, Baionako (Lapurdi) apaiz batek egindako erasoa salatu zuen 20 urteko gizon gazte batek: jakinarazi zuen elizgizon batek ukituak egin zizkiola joan den otsailean. Maiatzaren 29an atxilotu zuten 70 urteko apaiza, eta, EITBren esanetan, atxilo jarraitzen du gaur egun.

Itxura denez, epaiketaren zain dago. Bere kontrako ikerketan, gainera, haur-pornografiari lotutako materiala daukala ere topatu dute.

2021ean, Eliza Katolikoko elizgizonek egindako sexu-erasoei buruzko hainbat datu argitaratu zituzten Frantziako Estatuan. Horien arabera, Baionako elizbarrutian, gutxienez 25 lagunek salatu dituzte sexu-erasoak 1950etik. Adin txikikoak izanda jasan dituzte eraso horiek.

Corellan, su eman diote homofobiaren kontrako oihal handi bati
Tela koloreaniztun bat ehundu eta jarri zuten hainbat lagunek Corellan, baina suntsitu egin dute berriki.