AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizonezko batek emakume bati eraso egin dio Egian

Emakume bati ukituak egin dizkio gizonezko batek Donostiako Egia auzoan, atzetik hurbildu ostean.

Atzo, hilak 15, beste sexu eraso bat izan zen, oraingoan, Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoan. Eguerdiko 12:00ak aldera, gizonezko bat atzetik hurbildu zen emakume batengana, eta ukituak egin zizkion. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari; hala, ihes egin behar izan zuen. Handik gutxira salatu zuen erasoa emakumeak, eta atxilotu egin zuten gizonezkoa.

Gora doa, etengabe, azken egunotan argitara atera diren erasoen kopurua. Iragan igande goizaldean, esaterako, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Tuteran (Nafarroa).

Lan baldintzak hobetzea lortu dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek, 38 greba egunen ondoren
Greba mugagabean zeuden langileek negoziazio mahaia behartu eta lan baldintzak hobetzea lortu dute; besteak beste, behin-behinekotasunarekin amaitzea zein soldatak igotzea. Hala, gaur eman diote amaiera abenduaren 9an hasitako grebari, baina erdietsitako akordioa nahikoa ez dela adierazi dute beharginek.