AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose greban dago Dani Pastor preso politikoa

Atzo hasi zuen gose greba preso politiko bilbotarrak; isolamendu eta konfinamendu egoeran dago Zuerako espetxean. COVID-19a atzemateko proban positibo eman ostean jasandako tratu txarrak, irainak eta mehatxuak salatu ditu.

Dani Pastor preso politikoak gose grebari ekin zion atzo, abenduaren 1ean. Bilbotarra Zuerako espetxean (Zaragoza) daukate gatibu, eta azaroaren 15ean, COVID-19a atzemateko proban positibo eman eta gero, beste modulu batera mugiarazi eta isolamendu egoeran sartu zuten. Hamar egunen ostean, emaitza positiboa jaso zuen berriz eta, horren ondorioz, esan zioten proba analitikoak egin beharko zituela hiru egun beranduago.

Azaroaren 24an, proba analitikoen berririk izan gabe, gorputza ziztadaz beteta zuela esnatu zen; zimitzak zituen ziegan. Berriz mugitu behar izan zuten beste ziega batera orduan, biluzik eta izara batekin estalirik.

Bakartuta eta bere jabetza pertsonalik gabe dago gaur egun ere; azaroaren 15etik dago egoera horretan. Jasandako tratu txarrak, irainak eta mehatxuak salatzeko hasi du gose greba.

Elkarretaratzea aste honetan

Pastorren egoera salatzeko eta hari babesa erakusteko elkarretaratzera deitu dute larunbat honetarako, abenduaren 4rako. Errekaldeko plazan izango da kontzentrazioa, 12:30ean.

Polizia-eraso baten berri eman dute Tolosan
Pertsona bat jo, lurrera bota eta atxilo eraman zuen Ertzaintzak, eta biluzik izan zuten gero ziega batean. Gero hainbatetan eskaini zioten erruduna zela adierazteko agiri bat sinatzea. Erasoa jasan zuen pertsonaren amak salatu du gertatutakoa, eta azaldu du tratamendu berezi baten beharra duela semeak.