AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba abiatu dute Villatuertako New Collage enpresako langileek

Bi grebaldi antolatu dituzte Villatuertako New Collage kimiko enpresako langileek; azaroaren 8tik 11ra eta 15etik 18ra bitarte egingo dute protesta. Helburua: lan baldintzak hobetuko dituen akordioa erdiestea; hala ezean, greba mugagabea abiatuko dute beharginek.

Borrokarako agenda adostu dute Villatuertako (Nafarroa) New Collage kimiko enpresako langileek. Asanbladan, bi greba deialdi adostu dituzte hil honen erdialderako; azaroaren 8tik 11ra egingo dute lehen greba, eta 15etik 18ra bigarrena.

Langileek salatu dutenez, "urteko egun guztietan egiten dugu lan; negoziaketa saiakera egin dugu enpresarekin estatu mailako kimika sektoreko hitzarmena hobetzeko, eta ezezko borobila eman digu zuzendaritzak". LAB sindikatuak ere ohar bidez azaldu du zuzendaritzak "ezezkoa" eman diola "sindikatuko ordezkari bakarrarekin eta aholkulariarekin biltzeari".

Gauzak horrela, akordiorik ezean, greba mugagabeari ekingo diote beharginek behin lanuzte deialdiak igarota.

Hiru pertsona atxilotu eta bat zauritu zuen atzo Ertzaintzak Bilbon, Voxen aurkako protestetan
Atzo, propaganda egiteko gunea jarri zuen Vox alderdiak Bilboko Atxuri auzoan, eta hainbat pertsona bertaratu ziren protesta egitera. Ertzaintza oldartu egin zitzaien protestan ari zirenei; hiru pertsona atxilotu zituzten, eta gutxienez gazte bat zauritu zuten. Atxikitako hiru kideak aske utzi dituzte 00:30ak aldera, baina beste zortzi pertsona auzipetu dituzte, "hauteskunde askatasunaren aurkako delitua" egotzita.