AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba bukatu dute Tubacexeko langileek, 236 egunen ostean

Tubacexeko langile batzordearen gehiengo sindikalak onartu egin du Eusko Jaurlaritzak proposatutako akordioa. Itun horretan 129 kaleratzeak saihesten dira, baina langileen aurkako hainbat neurri jasotzen dira. 236 eguneko grebaldiaren ostean, langileak lanera itzuli ziren atzo.

Tubacexeko zuzendaritzak eta langile batzordearen gehiengoak akordioa sinatu dute astelehen honetan. ELA, CCOO eta ATAL sindikatuak Bilbon (Bizkaia) elkartu dira patronalarekin, eta horren ostean eman diote amaiera joan den otsailetik Laudioko (Araba) TTI eta Amurrioko (Araba) Aceralava lantegietan zeramaten greba mugagabeari.

Batzordearen gehiengoak astelehenean iragarri zuenez, Eusko Jaurlaritzak bitartekari lanak eginda mahaira ateratako azkeneko ituna onartzea erabaki du. Akordioa langile guztien batzar bateraturik egin gabe berretsi da. LABek eta STATek ez dute erabakiarekin bat egin; bigarrengoaren kasuan, gainera, afiliatuen eta ordezkaritzaren arteko desadostasunak izan dira.

Letra txikia

Enplegu-erregulazioko espedientearen bidez kaleratu nahi zituen 129 langileak berriro onartu ditu enpresak, baina akordioan langileen aurkako beste hainbat neurri eman dituzte ontzat. Langileek 40 lan-ordu gehiago egin beharko dituzte urtean, 2025. urtera arte izoztuta izango dute soldata, eta langileen erretiroetarako Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeari (BGAE) egiten zaion ekarpena %4tik %1era jaitsiko da.

Baionako elizbarrutian gutxienez 25 adingabek jasan dituzte sexu-erasoak 1950etik
Frantziako Eliza Katolikoaren baitan, 330.000 sexu-eraso salatu dira azken zazpi hamarkadetan, denak adingabeek jasanak. Horietatik 25 Baionako elizbarrutian gertatu dira.