AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin dute Lantarongo General Química enpresako langileek

Atzo hasi zuten greba kimika-sektoreko beharginek, eta lanuztea egingo dute hilaren 27an ere. Manifestazio bat egin dute gaur, goizeko 10:00etan.

Borrokan ari dira General Química enpresako langileak, Lantaronen (Araba). Atzo, ekainaren 20an, lehenengo lanuztea egin zuten, baina aurretik ere kalera atera dira beharginak: ekainaren 13an elkarretaratze bat egin zuten lantoki aurrean. Enpresako zuzendaritzak, ordea, ez du ordutik jarrera aldatu, eta langileek salatu dutenez, negoziazioak blokeatuta daude.

"Ordainsarian hobekuntzak" eskatu dituzte, 2020tik izoztuta daude-eta. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), berriz, 14 puntu baino gehiago igo da azken lau urteetan, Eustaten datuen arabera.

Lantarongo fabrikan 300 langilek egiten dute lan, zuzeneko plantilla eta azpikontratatuta dauden zerbitzuak kontuan hartuta, eta produktu kimikoak egiten dituzte. 2015. urtetik, Dynasol taldearen parte da General Química, eta langileek seinalatu dutenez, sektorean "inoiz baino irabazi handiagoak" pilatu dituzte azken urteetan.

Absolbitu egin dituzte Bilbon, gastu militarra salatzeko, katez lotu ziren bi lagun
Maiatzean epaitu zituzten, Ertzaintzak "desobedientzia-falta larri bat" leporatu ostean. 2022an protesta-ekintza bat egin zuten auzipetuek Bilboko Gobernu Militarrean.