AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba eginen dute Arabako suhiltzaileek

Uztailaren 15etik aurrera egongo dira greban, eta hiru aste iraungo du lanuzteak. Egiturazko arazoak konpon ditzatela exijitzen dute langileek, bai eta plantilla handi dezatela eta lan-hitzarmen berri bat sina dadila ere.

Zortzi urte igaro dira Arabako suhiltzaileen lan-hitzarmena iraungi zenetik. Kexu dira suhiltzaileak, eta lan-baldintzen hobekuntza exijituko dute uztailaren 15etik aurrera. Hiru asteko greba batera deitu dute beharginek, baina, azaldu dutenez, grebak uda osoa har dezake, Arabako Foru Aldundia "ez bada negoziatzera esertzen".

Egiturazko arazoak konpondu behar ditu aldundiak, langileek salatu dutenez. Besteak bestek, aspalditik ez dago Suhiltzaile Bururik Araban eta, ondorioz, azken urteetako "erabaki estrategikoak eta egunerokoak Alberto Amenabar Zuzendari-Gerenteak" hartzen ditu, "aldebakarrez".

Hala, Suhiltzaile Buru bat ezar dezatela exijitu dute beharginek, bai eta lan-hitzarmen berri bat ere. Hori ez ezik, beharrezkotzat jotzen dute plantilla handitzea. Grebari eutsiko diote suhiltzaileek, "langileen aldarrikapenak kontuan hartzen ez diren bitartean".

Uda honetarako, ekimen ugari antolatu dituzte Bilboko eta Zumaiako Zentro Sozialistetan
Tokian tokiko Etxebizitza Sindikatu Sozialisten hitzorduak, oinarrizko produktuen biltegirako harrera-saioak, lanegunak, aisialdiko ekimenak eta abar izango dira Arestin eta Etxapen.