AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egingo dute abenduaren 3an Tubacexeko langileek

Datorren ostegunean greba eguna izango dute Tubacexeko langileek, enpresak iragarritako 150 kaleratzeen aurka. Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute goizean, bertan hartuko baitute hitza langileek.

Tubacexek Amurrion (Araba) eta Laudion (Araba) dituen lantegietako beharginek greba egingo dute hurrengo ostegunean, abenduak 3. Goizeko 06:00etan hasi eta gauerdian amaituko dute lanuztea. Elkarretaratzea egingo dute 10:00etan Gasteizko (Araba) Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean; izan ere, Batzar Nagusietan hartuko dute hitza langileek.

Mobilizazio eta lanuzte ugari egin dituzte beharginek azkeneko hilabeteetan, enpresako zuzendaritzak kaleratze masiboak iragarri ostean. Amurrion eta Laudion, hain zuzen, 150 langile kanporatuko dituzte.

Okupazioaren aurkako ofentsibaren aurrean, kanpaina politikoa jarri du martxan Errakik
"Okupazioaren praktikaren kontrako ofentsiba integral baten aurrean gaudela" eta ofentsiba horren helburua "espazioen gaineko langile kontrolaren ilegalizazioa" dela salatu du Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak. "Proletalgoaren antolakuntza independentearen optikatik, aginte kapitalistak ezarri nahi dizkigun neurrien aurka eta gure eskubide unibertsalen alde lan egiteko" abiatu du kanpaina politiko berria.