AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egingo dute berriz Elecnor Telecomunicacioneseko langileek

Enpresaren zuzendaritzarekin negoziazio-mahaia osatzea eskatu dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek; izan ere, Telefonicak azpikontratatutako enpresa horrek ez ditu legediak agindutako baldintzak bete, ezta lan hitzarmenean adostutakoak ere. Lan baldintzetan hobekuntzak exijitzeko, pasa den ostiralean kalera atera ziren beharginak, eta greba egingo dute berriro ostiral honetan.

Arabako Elecnor Telecomunicaciones enpresako beharginak borrokaldi berrian murgildu dira. Asteburuetan eta jaiegunetan derrigorrez lan egin behar izatea, ordu horiek zaintzaldi modura kobratu gabe; hitzarmenean adostutakoa baino gutxiago kobratzea; emakume langileek etxetik laneko arropak jantzita joan behar izatea lantokian aldagelarik ez dutelako; eta abar. Horiek dira Telefonicak azpikontratatutako Elecnor enpresako beharginek beren lanpostuetan jasan behar izaten dituzten zenbait egoera.

Hala, azaldu dute enpresak ez dituela bete ez legedia ez lan hitzarmena; esaterako, lanaldi estren arloan, edota langileen lan osasunaren eta segurtasunaren arloan. Arabako langileek hainbat eskakizun egin dituzte; esaterako, lanaldi estrak behar bezala kobratzea, edota Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginek dituzten lan baldintzak eduki ahal izatea. Dena den, enpresaren zuzendaritzaren erantzuna izan da "ezinezkoa dela eskakizun horiek betetzea".

Pasa den irailean hasi zituzten mobilizazioak langileek; baina enpresaburuekin negoziazio-mahaia osatzeko aurrerapausorik eman ez dela ikusita, azkenean, greba egin eta kalera atera ziren iragan ostiralean, bigarrenez hilabete berean. Aste honetan ere jarraituko dute mobilizazioekin, eta datorren ostiralean, hilak 25, greba egingo dute berriro.

Borrokaren zilegitasuna ikur hartuta, amnistiaren aldarria kaleratuko du AAEAMk azaroaren 30ean
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak manifestaziora deitu du Bilbon, azaroaren 30erako. 'Borroka zilegi delako, amnistia osoa' lelopean egingo dute mobilizazioa, eta belaunaldiak batzen dituen "borrokarako grina" jarri nahi dute balioan.