AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba eguna dute gaur Arabako adinekoen egoitzetan

Langileek salatu dute grebarako eskubidea urratu diela Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoan bezala, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarrita. Goizeko mobilizazioen ondoren, manifestazioa egingo dute 18:30ean.

Lehendik latza zen egoera are gehiago okerragotu dute adinekoen egoitzetan, COVID-19 pandemiaren testuinguruan. Lan-karga handiagoa eta langile falta nabarmena direla ohartarazi dute langileek. Atzo Gipuzkoako egoitzetako langileek egin bezala, gaur Arabako beharginek egin dute greba, hitzarmen "propio eta duin" baten alde.


Gaur goizean, giza-kate bat egin dute Gasteizko (Araba) Plaza Berrian hasita, eta arratsalderako ere antolatu dute manifestazio bat: 18:30ean, Andra Mari Zuriaren plazan elkartuko dira. Azaroaren 11rako eta 25erako ere greba deialdiak eginak dituzte.

Greba eskubidea, urratuta


Grebarako eskubidea urratu izana ere salatu dute langileek, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri baitizkie Eusko Jaurlaritzak. Arabako plataformako kideek salatu dute ez dituztela "serio hartzen", eta gogora ekarri dute urte osoan zehar aritzen direla "minimoetan", baliabide eskasekin.


Pandemiaren aurretik, greba egun ugari egin zituzten adineko pertsonen zaintzarako egoitzetan.

Gasteizko IAk oharra plazaratu du gaztetxean jazotako gertakarien harira
Gasteizko Udaltzaingoak espazioaren aurka egindako erasoaren aurrean eta "askatasun politikoen defentsan", "langile antolakuntza!" aldarrikatu dute IAko kideek. "Lan politikoa egiteko bermeak izan arte borrokan jarraituko dugu", berretsi dute.