AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba eguna dute gaur zaintza arloko langileek

Gaurkoan ere Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan egin dituzte mobilizazioak Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako langileek. Lan-baldintza latzak salatzeaz gain, "zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa" aldarrikatu dute.

Hego Euskal Herriko zaintza arloko langileek grebara jo dute gaurkoan ere. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa) egin dituzte mobilizazioak, "zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa" aldarrikatzeko, besteak beste. Azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an ere greba egin zuten eskakizun berdinekin.

"Zaintza sektoreetako prekaritatean, pribatizazioan eta egoera kaxkarrean instituzioek duten ardura" seinalatu nahi izan dute gaurkoan langileek.

Jasaten dituzten lan-baldintzak salatzeaz gain, langile gehiago kontratatzea eta, orokorrean, lan-baldintzetan hobekuntzak izatea eskatu dute beste behin, "horretarako hitz gutxiago eta ekintza gehiago" exijituz instituzioei.

Gaurkoan ere zaintza sektoreko behargin ugari joan dira grebara; hala nola, adinekoen egoitzetan, eguneko zentroetan, etxeko laguntzan, hezkuntza aisialdian eta bestelako lanetan soldatapean ari direnak. Hainbat izan dira, bestalde, babesa adierazi dieten kolektiboak, besteak beste, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista nahiz lekuan lekuko pentsiodunen plataformak.

Emakume bati heriotza mehatxuak egin dizkio bikotekideak, Tuteran
31 urteko gizonezkoak eraso zion emakumeari, atzo arratsaldean.