AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabeari ekin diote Serveoko langileek

22 kaleratzeak hemezortzira jaistea baino ez du eskaini enpresak, eta uko egin dio aurretiko erretiroak hartzeari eta kalte-ordainak handitzeari.

Greba mugagabean daude Basauriko (Bizkaia) Bridgestonen mantenu-lanez eta garbiketaz arduratzen diren beharginak. Azpikontrataturiko Serveo enpresarentzat jarduten dute soldatapean, eta Bridgestonek 232 langile botako dituela baieztatu ostean jarri dituzte arriskuan haiek ere: plantillako 39 langileetatik 22 bota nahi ditu Serveok. Negoziazioan ez da aurrerapenik izan beharginentzat, eta, hala, greba mugagabea hasi dute gaur, abuztuaren 25ean.

Enpresaren azken eskaintza aurrez adostutakoa baino are okerragoa dela salatu dute langileen ordezkariek. Hasieran mahaigaineraturiko 22 kaleratzeak hemezortzira murriztea besterik ez du proposatu enpresako zuzendaritzak, baina kanporatuko ez lituzketen lau pertsona horiek subrogazio bidez birkokatuko lituzkete. Gainera, ez du onartu 60 urtetik gorako langileek aurretiko erretiroa hartzea, eta hori gutxi balitz, kalte-ordainak murriztu nahi ditu: hasieran aurreikusitako 33 eguneko kalte-ordainak (lan egindako urte bakoitzeko) jaitsi ditu, hilabeteko 24 kuota izan daitezen gehienez. Gaur amaitu da kontsulta-aldia.

Hamabi pertsona desagertu dira Mallorcara iritsi nahian
Cabrera irlatik gertu egin zuten jauzi uretara, eta ez dituzte aurkitu oraindik. Azken egunetan gutxienez bi ontzi desagertu direla jakin dute.