AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba-prozedura aldatzea lortu dute Zarauzko Lizardiko ikasleek

Urola Kostako IAk salatu du ikastetxeko prozedurak "ikasleon greba egiteko eskubidea oztopatzen" zuela, eta horregatik egin dio aurre. 400 ikasle baino gehiagoren sinadurak bildu ditu.

Albiste onak Zarauzko (Gipuzkoa) Lizardi institutuan. Urola Kostako Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak jakinarazi duenez, greba-prozedura aldatzea lortu dute ikasleek, euren eskubide politikoen defentsan. Izan ere, martxoaren 13rako deituta zegoen ikasle-greban, berriz geratu zen agerian "Lizardin genuen prozedurak ikasleon greba egiteko eskubidea oztopatzen zuela, gure eskubide politikoak zapalduz", eta borrokari ekitea erabaki zuten.

Indarrean zegoen greba-prozedurari aurre eginez, araudia aldatzeko lanean aritu dira: "400 ikasle baino gehiagoren sinadurak jaso ditugu, kontzentrazio bat egin dugu, eta, azkenean, egindako presioari eta lanari esker lortu dugu institutuan prozedura aldaketa onartzea".

Ondoko lorpenak egin dituzte, hain zuzen ere: greba egin edo ez bozkatu ahal izateko, gurasoen baimena derrigorrezkoa ez izatea; eta, greba-deialdi bat onartua izan dadin, ikasleen erdiaren babesarekin aski izatea, bi herenen baiezkoaren ordez.

Lizardiko ikasleek nabarmendu dutenez, garaipenak erakusten du "ikasleok gure antolakuntzaz eta borrokaz gauzak aldatu ditzakegula". Eta gaineratu dute. "Guk horretan jarraituko dugu, ikasleon beharretara egongo den hezkuntza-sistemaren alde lanean, eta dei egiten dugu antolakuntzara batzera".

La Caixa epaitegira eraman du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, abusuzko klausulak ezartzeagatik
Sindikatuak salatu du bankuak irabaziak lortzen dituela "alokairu merkeen" bidez, maizterrak itoz eta ehunka kontratutan legez kanpoko baldintzak inposatuz.