AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebaldia hasi zuten atzo Gipuzkoako garbitzaileek

Lehen greba eguna izan zuten atzo eta gaur, ostirala, lanuzteekin jarraituko dute eraikitako eta lokaletako garbitzaileek. Manifestazioa egin zuten atzo Donostian, soldaten genero-arrakala salatzeko eta lan-baldintzak hobetzea aldarrikatzeko.

Otsailaren 5ean hasiko da sektoreko lan-hitzarmenaren inguruko negoziazioa; ondorioz, lanuzteak eta mobilizazioak antolatu dituzte Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek. Atzo izan zen lehen greba eguna eta, gaur, ostirala, jarraipena emango diete lanuzteei, bai eta mobilizazioei ere.


Sektorean emakumeak dira nagusi, langileen %80 baitira. Aitzitik, kale garbitzaileen artean gizonak dira nabarmen. Lana parekoa izan arren, eraikin eta lokaletako beharginek azaldu dute, kale garbitzaileekin alderatuta, urtean 5.000 euro gutxiago kobratzen dutela. Hori ez ezik, lanaldien partzialtasunak sortzen dituen lan-baldintza eskasa


Biharko mobilizazioei dagokienez, Galarretako (Gipuzkoa) biribilgunean bildu dira 09:00etan, eta 12:00etan manifestazioa egingo dute Donostiako (Gipuzkoa) Andia kaletik hasita.

Bi emakume eraso dituzte haien bikotekideek, Tuteran eta Gasteizen
Tuteran gizonezko batek labana batekin egin dio mehatxu haren bikotekideari. Gasteizen, aldiz, kalean eraso du emakume bat haren bikotekideak.