AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban daude Ezpeletako piper biltzaileak

Piperra biltzeko Ezpeletara bertaratu diren sasoilariek ez daukate lo egiteko leku egokirik, eta protestei ekin diete; ura eta argindarra eskatzen dituzte.

Ezpeletara (Lapurdi) piperra biltzera joan diren udako langileek abuztuaren 30ean hasi zuten greba, lo egiteko eta "bizitzeko baldintza duinak" aldarrikatzeko. Izan ere, Ezpeletatik kanpoko sasoilariak dira gehienak, eta piperra biltzeko sasoian, furgonetan egin behar izaten dute gaua. Orain arte, Uztaritzeko (Lapurdi) belardi bat erabili dute lo egiteko, baina duela gutxi handik kanporatu zituen Frantziako Poliziak. Berriz ere Uztaritzen egoteko baimena lortu duten arren, ez daukate urik, ez eta elektrizitaterik.

Langileek jakinarazi dute greban jarraituko dutela ura eta argindarra bermatuta dituen lo-leku bat lortu arte, eta kalera irten dira jada. Abuztuaren 30ean, Ezpeletan bertan egin zuten protesta bat 50 pertsona inguruk.

Ziztaden aurkako mobilizazioekin jarraitzen du Itaiak
Itaiak ziztada bidezko erasoen kontrako hainbat mobilizazio egin ditu udan zehar, eta horretan jarraitzen du. Altsasun izango da hurrengo hitzordua, irailaren 9an.