AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban dauden bi metaleko langile atxilotu ditu Ertzaintzak

Bizkaiko metalgintzako langileek jarraipena eman diote greba deialdiari; gaur eta bihar lanuzteak egingo dituzte, hirugarrenez eta laugarrenez. Bizkaian behargin gehien dituen sektorea da, 50.000 langilerekin. Piketeak egin dituzte gaur goizean, eta Ertzaintzak protestan zeuden bi langile atxilotu ditu Zornotzan.

Metalaren hitzarmena berritzeko negoziazioetan murgilduta daude ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta Bizkaiko patronala. 20tik gora batzar egin badituzte ere, ez dago akordiorik mahai gainean.

Maiatzean abiatu zuten borroka langileek. Ekainaren 6an greba egin zuten bigarrenez, eta %85eko erantzuna izan zuen deialdiak. Orduan iragarri zuten negoziazioetan adostasunik ez izatekotan, hilaren 17an greba deialdia egingo zutela berriro, eta hala izan da; sindikatuek berriro ere lanuzteak egitera deitu dituzte metalgintzak Bizkaian dituen 50.000 beharginak.

Gaur eta bihar egingo dute greba. Gaur, goizean goiz hasi dira protestekin; piketeak egin dituzte pneumatikoekin errepideetan. Horren harira, Ertzaintzak bi langile atxilotu ditu Zornotzan (Bizkaia). Berria-k jakinarazi duenez, "agintaritzaren aurkako atentatua" leporatu diete. Egunkari berak azaldu du uda amaierarako greba deialdi luzeagoa egin nahi dutela beharginek.

Bi pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan preso politikoen argazkiak erakusteagatik
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Iruñerrian (Nafarroa), Korrika Iruñetik pasatu zenean, preso politikoen argazkiak erakusteagatik. Antza, terrorismoa goratzea leporatu diete.