AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban jarraitzen dute Irizar E-Mobility lantegiko beharginek

Astelehenean ekin zioten greba mugagabeari Adunako lantokiko langileek; enpresako langile batzordearen arabera, hitzarmena sinatzeko negoziaketak lau hilabete daramatza geldirik.

Adunako (Gipuzkoa) Irizar E-Mobility enpresako langile batzordeak dioenez, hitzarmen berria sinatzeko negoziaketetan ez dago aurrerapenik, eta blokeo egoera horrekin amaitzeko, greba mugagabeari ekin zioten astelehenean.

Egoera hala, langileek proposatutako baldintzak onartzea eskatu du batzordeak, eta hala ez bada, greba mugagabearekin jarraituko dutela diote.

Bestalde, ordezkari sindikalak Villabonako (Gipuzkoa) alkatearekin eta alkateordearekin bildu dira gaur, langileen egoera azaltzeko.

Langileen eskaerak

"Gure eskakizunak oso sinpleak dira: lan berdina egiteagatik guztiei soldata bera ordaintzea, bizitza pertsonal eta familiarraren arteko kontziliaziorako neurriak hobetzea, Gipuzkoako metaleko hitzarmeneko neurri guztiak errespetatzea, eta lantegitik kanpo egiten diren lanen baldintzak hobetzea", adierazi du batzordeak.

Asier Guridi iheslari politikoak 29 egun daramatza gose greban
Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean jarraitzen du, Caracasen, baina jakinarazi duenez, okerrera egin du bere osasun-egoerak.