AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greban jarraitzen dute Nafarroako kirol zentroetako langileek

Langileek gaur bete dituzte 24 egun greban, hitzarmen berri baten alde. Udal langileak baliatuz haien greba eskubidea urratu dela salatu dute grebalariek.

Urriaren 18an ekin zioten greba mugagabeari Nafarroako kirol zentroetako langileek eta gaur, azaroaren 10ean, 24. greba eguna egin dute. Sindikatuen arabera, handia izan da langileen erantzuna; zentro gehienek itxi behar izan dute edota instalazioak irekitzeko "gorabeherak" izan dituzte. Zentzu horretan, haien greba eskubidea urratu dela salatu dute beharginek, udal askok udal langileak erabili baitituzte instalazioak irekitzeko.

Soldata-igoeraren alde egiteaz gain, lanaldi partzialen kontratu kopurua murriztea eta langileek aldi baterako ezintasunak izanez gero soldata jasotzea galdegiten dute. Patronalak azken aldarrikapen horiek onartu dituen arren, uko egin dio soldatak Kontsumorako Produktuen Indizea (KPI) adina igotzea.

Hartara, langileek grebari eutsiko diote Nafarroako hainbat kirol zentrotan: Azkoienen, Arangurenen, Berriobeitin, Uharten, BaraƱainen, Burlatan, Sanduzelain, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iturraman, Caparroson, Sarrigurenen, Mendillorrin eta Zizurren greban jarraituko dute.

Greba mugagabeari ekin diote Donostiako Kursaaleko garbitzaileek
Vectalia enpresarentzat aritzen dira garbiketako beharginak, eta 2019tik ez dizkiete soldatak igo.