AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebara jo dute Beasaingo Estanda galdategiko langileek

Gaur ekingo diote grebari, eta oraingoz sei eguneko grebara deitu duten arren, ez dute "greba mugagabea egitea baztertzen". Lan-hitzarmen berriaren negoziazioan murgilduta daude burdinolako langileak.

Grebari ekingo diote gaur, otsailaren 22an, Beasaingo (Gipuzkoa) Fundiciones del Estanda enpresako langileek. Oraindik zabalik dago hitzarmen berriaren negoziaketa, eta hainbat lanuzte egin dituzte jada beharginek.

Haien eskakizunei entzungor egin die enpresako zuzendaritzak eta, ondorioz, negoziazioa "blokeatzea" egozten diote langileek. Hain zuzen ere, blokeo-egoera horri aurre egiteko deitu dute grebara aste honetarako. Sei egun bereizitan egingo dituzte lanuzteak: otsailaren 22an eta martxoaren 1ean, 2an, 7an, 8an eta 9an.

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) igoerari egokitutako soldata-igoera bat, lizentzietan hobekuntzak eta lanaldien murrizketa dira langileen aldarrikapenetako batzuk. Grebaldiaren ondoren "egoera aldatu ezean", langileak prest daude greba mugagabera jotzeko.

Black Lives Matter mugimenduan pertsona bat infiltratu zuen FBIk
2020an, poliziak George Floyd erail ostean piztu ziren protestetan, informatzaile bat kontratatu eta infiltratu zuen FBIk. 'Black Lives Matter' mugimendua zatikatzen saiatu eta zenbait atxiloketa ahalbidetu zituen, antza.