AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Grebari ekin diote Villatuertako New Collage enpresako langileek

Pasa den ostiralean abiatu zuten grebaldia New Collageko beharginek. Indar polizialen presentzia nabarmena izan zen protestetan; langileek, baina, borrokan jarraituko dute. "Langileen antolakuntzaren beharra" nabarmendu dute egunotan.

Iragan ostiralean hogei pertsonatik gora elkartu ziren Villatuertako (Nafarroa) New Collage enpresaren kanpoaldean, langileek grebari hasiera emateko egin zituzten protestetan. Guardia Zibilaren eta Foruzaingoaren presentzia nabarmena izan zen mobilizazioetan. LAB sindikatuko ordezkari batek azaldu duenez, "2015 eta 2018 urteen artean, enpresaren fakturazioa 3 milioitik ia 7 milioira arte igo da"; etekinak igota ere, ordea, "enpresaren aurrekontuaren %9 soilik dagokie langileei", eta "urteko 365 egunetan egiten dute lan".

Mobilizazioetan mahai gainean jarri dute langileen antolakuntzarako beharra. Izan ere, beharginek azaldu dutenez, "hauteskunde sindikalak egin arte", enpresak ez die zor zien diru guztia ordaindu lanaldi osoko langileei. Era berean, hauteskundeen aurretik, soilik langile batek betetzen zuen gaueko txanda, "horrek suposatu dezakeen arriskuarekin, istripuren bat gertatuz gero". Langileen aldarrikapenei esker, orain, bi langile izaten dira gauean.

Asteburu osoko grebaren ostean, hasi berri den astean ere jarraipena emango diote borrokaldiari, hilaren 15etik aurrera.

Abenduaren 3an epaituko dituzte Aiztondoko Gazte Asanbladako bi auzipetuak, Kaxilda gaztetxearen birjabetzea dela-eta
Abenduaren 3an epaiketa izango dute Aiztondoko Gazte Asanbladako kideetako bik, Tolosako epaitegian. Egun Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea den eraikinean "usurpazio arina" egitea egotzi diete, eta irailaren 24an bertan behera geratu zen auzi saioaren ondoren etorri da saio berriaren zehaztapena. "Elkartasuna adieraztera" dei eginez, epaitegiaren parean elkarretaratzera deitu dute abenduaren 3rako, 12:30ean. Bestalde, gogorarazi dute desalojo arriskuan dagoela Kaxilda.