AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Guardia Zibilaren desfile armatua Iruñeko kaleetan

Guardia zibilaren 175. urteurrenaren harira, gaur goizean desfilea gauzatu dute gaur goizeko 11.00k inguruan Iruñeko kaleetan zehar. Arma eta guzti egin dituzte bihar, maiatzak 9, gauzatuko den ekitaldi nagusirako entseguak

Gaur goizeko 11.00k aldera Iruñeko bizilagunek Guardia Zibilaren desfile batekin egin dute topo beren herriko kaleetan. Zehazki, estatu espainolaren indar armatuen gorputz honek, bere 175. urteurrena duela eta, bihar, maiatzak 9, egingo duen desfilea entseatu dute. Entseguan, armak eskuetan zituztela ibili dira Nafarroako hiriburuan zehar. Honen aurrean, Sare antifaxistak bere sare sozialetan "indar okupatzaileek espazio publikoa hartu eta militarizatu" dutela eta honen aurrean "ixiltasun politiko eta instiuzionala" egon dela salatu du.

Xabier Gonzalez García, 2019an Zaballako espetxean eraila izan den laugarren presoa
Salhaketak kontzentrazioa deitu du gaur goizean Gasteizen, ohar bat kaleratzeko. Ohar hori hamasei elkartek sinatu dute. “Autoritate politiko eta judizialen inziatibarik eza” salatu dute Zaballako espetxean aurten gertatutako ezbeharren aurrean.