AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez 200 errefuxiatu adingabe desagertu dira Erresuma Batuan

Erresuma Batuaren ardurapeko tokietan babes hartuta zeuden ehunka nerabe albaniar bahitu dituzte, gobernuak berak aitortu duenez. Asiloa eskatuta zeukaten.

2021. urtetik, gutxienez 4.600 adingabe errefuxiatuk eskatu dute asiloa Erresuma Batuan, Robert Jenrick Migrazio ministroak azaldu duenez. Astearte honetan aitortu du horietatik ehunka desagertu direla; zehazki, 200 gazte inguru, Albaniatik Erresuma Batura migratutako nerabeak gehienak. Ez du argitu zein denbora-tartetan gertatu den Erresuma Batuaren tutelapean zeuden gazte horien desagerpena.

The Guardian-ek aurreko asteburuan argitaratutako kazetaritza-ikerketa batek behartu du gobernua auzi horren inguruan hitz egitera. Egunkariak jakinarazi zuen, besteak beste, Barne Ministerioak kudeatutako Brightoneko hotel batean bahitu dituztela dozenaka adingabe, eta berdin gertatu dela errefuxiatuentzako beste hainbat zentrotan. Antza, "banda kriminalak" daude desagerpenen atzean.

Barne Ministerioak azpikontratatutako enpresa batean aritzen den langile batek azaldu duenez, kalean bertan bahitu omen dituzte nerabeetako batzuk, eta autoetan sartu eta eraman dituzte.

Udaltzainen jarduna indartuko dute Bilbon
"Arma zuriekin egindako delituak" saiheste aldera areagotuko dute udaltzainen polizia-kontrola Bizkaiko hiriburuan, udal gobernuak jakinarazi duenez. Bestalde, beste polizia-indar batzuekiko koordinazioa hobetu nahi dute, antza.