AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez bi langile zauritu dira azken egunetan, Gipuzkoan

Gaur Irunen zauritu da behargin bat soldatapean lanean ari zela, saltoki gune batean. Duela bi egun, Hernanin, 10 metroko altueratik amildu zen langile bat, teilatu baten gainean lanean zegoela.

Gaur, osteguna, lan-istripu bat jazo da irungo (Gipuzkoa) saltoki gune batean. EITB-ren arabera, soldatapean beharrean ari zela, zauritu egin da langile bat, goizeko 05:40ak aldera. Oraindik ez dute gertakarien inguruko zehaztapenik eman, baina argitu dute beharginak hanka batean izan dituela lesioak. Bidasoako Ospitalera eraman dute, bertan artatua izan zedin.

Gaurkoa ez da, baina, Gipuzkoan azken egunetan gertatu den lan-istripu bakarra izan. Duela bi egun, asteartea, hamar metroko altueratik amildu zen 44 urteko behargin bat, Hernanin (Gipuzkoa). Ibaiondo industrialdean kokatutako enpresa bateko teilatuan ari zen lanean, eta 09:00ak aldera, lurrera erori zen. Donostiako Unibertsitate Ospitalera mugitu behar izan zuten.

Urtea hasi zenetik, EAEn gora egin dute lan-istripuek. Urtarriletik irailera bitarte, gutxienez 27.959 langilek eskatu behar izan dute eritasun baja.

Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinadora sortu dute
Atzo atera zen argitara Iruñerriko apustu etxeen aurkako plataformen koordinadoraren sorrera, agerraldi bidez. Bi helburu nagusi izango ditu egitasmoak: apustu etxeen auziaren inguruko kontzientziatzea sustatzea, eta haien desagertzea. Plataformako kideek iragarri dutenez, mobilizazio eguna antolatu dute datorren otsailaren 8rako, eta parte hartzera dei egin dute.