AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hiru emakume erasotu dituzte Gasteizen eta Baionan

Baionan 15 urteko neska bat bortxatu du haren 20 urteko nebak. Gasteizen, aldiz, bi emakume kolpatu dituzte euren bikotekideek; haietako bati aizkorarekin egin zion mehatxu gizonak. Pasa den asteburutik, gutxienez zazpi izan dira Euskal Herrian eman diren erasoak.

Azken egunetan ere ez dute etenik izan genero indarkeria kasuek Euskal Herrian. Baionan (Lapurdi) 20 urteko gizonezko bat espetxeratu dute, 15 urteko arreba bortxatzeagatik. Berria egunkariaren arabera, atxilotuak onartu egin du arreba bortxatu duela. Haur bat izan berri du neskak, eta ikastetxeak salatu zuen haren egoera; izan ere, susmoak piztu ziren neskaren gorpuzkeran aldaketak antzematen hasi zirenean, zein antsietatea izaten hasi zenean. Erasoa dela-eta, bortxaketa eta intzestua leporatu dizkiote espetxeratuari.

Bi eraso Gasteizen

Bestalde, atzo, hilak 9, bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba) haien bikotekideak erasotzeagatik. Emakume biek ere kolpeak jasan zituzten; haietako bati gainera, aizkoraz mehatxu egin zion bikotekideak. Erietxean artatu behar izan dituzte bi emakumeak.

Azken hiru eraso horiekin, dagoeneko zazpi dira pasa den asteburuaz geroztik Euskal Herrian gertatu diren genero indarkeria kasuak, gutxienez. Bizkaian salatu zituzten erasoetako bi -Zallan eta Boluetan-, eta beste biak Gasteizen jazo ziren.

Jaurlaritzak lau emakume eta haien haurrak kaleratu nahi ditu Donostian
Eusko Jaurlaritzak hainbat familia etxegabetu nahi dituela salatu du gaur Stop Kaleratzeak plataformak, Donostian. Hain zuzen ere, Intxaurrondon etxebizitza publikoetan bizi diren lau emakume eta haien haurrak kaleratu nahi dituzte, alokairu kontratua iraungita dutela-eta. Familia horietatik hiruk dituzte haur txikiak, eta laugarren emakume batek %85eko desgaitasuna du.