AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez hiru eraso matxista izan dira Sopelako jaietan

Ostegun gauean gertatutako bi erasoren berri eman dute; aurretik jakinarazi zuten, gainera, igande gauean ere izan zela eraso bat, gutxienez.

Festa giroan murgilduta dago Sopela (Bizkaia), eta horrekin batera, eraso matxista bat bestearen atzetik ari da argitara ateratzen. Joan den igandean eraso bat izan zela jakinarazi zuten, eta orain, berriki, beste bi erasoren berri eman dute. Ostegun gauean izan ziren azkeneko biak: batetik, hainbat emakumeri ukituak egin zizkien gizon batek, eta bestetik, zakila erakusten jardun zuen beste gizon batek.

Uribe Kostako Itaiak salatu du "emakume langileon aurkako indarkeria areagotzen" duela "jai eredu kapitalistak"; "horregatik, premiazkoa da jai giroan gertatzen diren erasoen aurrean erantzuteko mekanismoak martxan jartzea", gaineratu du.

Gasolinaren prezioari muga jar diezaiotela exijitu dute Bilbon eta Iruñean
Kontseilu Sozialistek deituta, gasolinaren prezioa muga dezatela eskatu dute gaur Bilboko eta Iruñeko kaleetan. Martxan den "soldaten jaitsiera antolatuari" aurre egitera deitu dute, eta beharrezkotzat jo dute "baliabide guztiak langile klasearen kontrolpean jarriko dituen estatu sozialista" eraikitzea. "Dei egiten dizuegu langileriaren eskubide ekonomikoen defentsan eta estatu sozialistaren bidean zuen aletxoa jartzera", adierazi dute mobilizazioen amaieran.