AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gutxienez zazpi emakumeri egin diete eraso azken egunetan

Gasteizen lau eraso matxista izan dira asteburuan, eta Tuteran, Donostian eta Beasainen, beste bana.

Pasa den ostiralean, 32 eta 48 urteko bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), indarkeria matxistagatik. Igandean, berriz, 33 urteko beste gizon bat eraman zuten atxilo Arabako hiriburuan, Arana auzoko bere etxebizitzan, bikotekideari eraso egiteagatik.

Larunbatean, gainera, 39 urteko gizon bat atxilotu zuten hiriburu berdinean, emakume bati kalean ukituak egiteagatik. Laguntza eskatu zuen emakumeak, eta kalez jantzitako hainbat polizia hurbildu zirenean, bizikletan egin zuen ihes erasotzaileak. Guztira, beraz, gutxienez lau emakumeri eraso zieten asteburuan Gasteizen.

Bestalde, Tuteran (Nafarroa), 34 urteko gizon bat atxilotu zuten asteburuan indarkeria matxista leporatuta. Erasoa jasan zuen emakumeak berak eman zuen abisua.

Donostian (Gipuzkoa) ere atera zen argitara eraso bat. Herrera auzoan, hain zuzen, 34 urteko gizon bat atxilotu zuten igande gauean, kalean bere bikotekideari eraso egiteagatik. Antza, eztabaida bat izan zuen bikoteak, eta orduan kolpatu zuen emakumea gizonak.

Horretaz gain, Beasainen (Gipuzkoa), emakume bat bortxatu zuen gizon batek larunbat gauean, Loinatz jaietan.

Hil egin da Ollokin lan-istripua izan zuen langilea, seigarrena azken egunetan
Maiatzaren 20an izan zuen lan-istripua beharginak, hiru metroko altueratik erorita; atzo hil zen. Gutxienez sei lan-heriotza izan dira Euskal Herrian azken egunetan, eta urtea hasi zenetik, 35.