AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat emakumeri eraso diete asteburuan Urduñan eta Gasteizen

Urduñako Otxomaio jaietan, hainbat emakumeri egin zizkieten ukituak bi gizonek. Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek, eta beste emakume bati eraso zion bere bikotekideak.

Urduñan (Bizkaia), Otxomaio festen ospakizunean, zenbait emakumeri eraso diete bi gizonezkok joan den asteburuan. Zehazki, larunbat gauean jakinarazi zuten hainbat emakumek ukituak egin zizkietela bi gizonek, eta, salaketak jarri ostean, atxilo eraman zituzten bi erasotzaileak. Herriko jai-guneetako batean izan ziren erasoak.

Gasteizen (Araba), bestalde, bi eraso matxista atera dira argitara asteburuan. Larunbatean, Zaramaga auzoko etxebizitza batean eraso zion emakume bati 44 urteko gizon batek: ukituak egin zizkion, eta bortxatzearekin mehatxatu zuen. Etxetik alde egin zuen gero erasotzaileak, eta orduan eskatu zuen laguntza emakumeak.

Igandean, Adurtzako etxebizitza batean, beste emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, liskar baten ondoren. 21 urte ditu erasotzaileak.

Gasteizko txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari jarritako beto politikoaren aurka mobilizatu dira asteburuan
Bi eragileen kontrako beto politikoa mantentzen du Gasteizko Txosna Batzordeak, eta beste alde batera begiratzen jarraitzen du udalak. "Egoerak konponbide erraza dauka: betoa kendu eta utz diezagutela Gasteizko jaietan txosna jartzen", adierazi zuten GKSko eta Etxebizitza Sindikatuko kideek asteburuan, irtenbide bat exijitzeko egindako manifestazioan.