AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat emakumeri eraso diete Santurtzin, Zaldibarren eta Tuteran

Santurtzin, emakume bati eraso dio bere bikotekideak, eta Zaldibarren, sexu-eraso baten berri eman dute. Tuteran zenbait emakumeri musu ematen saiatu da gizonezko bat.

Azken egunetan, beste hainbat eraso matxista atera dira argitara Euskal Herrian. Aurreko asteazkenean, gizonezko bat atxilotu zuten Tuteran (Nafarroa), zenbait emakumeri eraso egiteagatik. Kirol-instalazio baten barruan, hainbat emakumeri musu ematen saiatu zen 58 urteko erasotzailea.

Aurreko ostegun arratsaldean, bestalde, Zaldibarren (Bizkaia) jasan zuen sexu-eraso bat emakume batek. Salaketa bat jarri zuen, eta, itxura denez, gertakariak ikertzen ari dira.

Santurtzin (Bizkaia) ere eman dute eraso baten berri. Larunbatean, herriko festetan, emakume bati eraso zion bere bikotekideak: kalean zirela jo zuen, eta atxilo eraman zuten gizona. Ez da Santurtziko jaietan salatu duten eraso bakarra izan: aurreko asteburuan, sexu-eraso bat egin zioten beste emakume bati.

Ehunka lagun mobilizatu dira Lizarran, txosnen alde eta udalaren hipokrisiaren kontra
Txosnak tokiz aldatu nahi ditu Lizarrako Udalak, eta horrekin "dinamika sozialetik urrundu eta isolatu" nahi dituela salatu dute txosnen antolatzaileek. Autobus-geltokiko aparkalekua jaigune modura mantentzea nahi dute, eta hori ezinezkoa izatekotan, "antzeko baldintzak dituen leku bat" exijitu dute.