AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat eraso sexista salatu dituzte Hernanin eta Zarautzen

Elkarretaratzeak deitu dituzte biharko: Hernaniko Koordinadora Feministak 19:00etan Tilosetara bertaratzera dei egin du, eta Zarautzen, Udaletxe Plazan egingo dute protesta, 20:00etan.

Atzo, hilak 2, iazko abenduan Zarauzko (Gipuzkoa) Arrano herriko tabernan gertatutako eraso sexista baten berri eman zuten. Gutun bidez, erasoa bera eta ondoren etorritakoak jakinarazi eta salatu zituzten erasotutako emakumeak, haren inguruko hainbat pertsonak, Danda Gazte Asanbladako kideek eta hainbat militante feministak. Gaur, hilak 3, Hernanin (Gipuzkoa) salatu ditu hiru eraso sexista bertako Koordinadora Feministak. Azaldu dutenez, erasotzailea berdina da Hernaniko hiru kasuetan.

Erasoak salatzeko, bi herrietan deitu dituzte elkarretaratzeak biharko, hilak 4. Hernanin, 19:00etan Tilosetara bertaratzera dei egin du Koordinadora Feministak, eta Zarautzen, Udaletxe plazan izango da kontzentrazioa, 20:00etan.

Araluceko beharginek mobilizazioak berrartuko dituzte, euren lanpostuen defentsan
Jarduera geldiarazita dago Igorreko lantegian, eta langileek ez dute urtarriletik soldata bat bera ere kobratu. Batz kooperatibak "euren lana ordezkatu" izana salatu dute.