AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat gazte bota dituzte Algortako etxe batetik

Eraikina "egoera txarrean" dagoela argudiatuta kanporatu dituzte handik bertan bizi ziren hiru gazteak, kale gorrian utzita.

Algortako (Bizkaia) Sarrikobaso kalean, eraikin bat husten ari dira Ertzaintza eta Getxoko Udaltzaingoa. Duela hainbat egunetatik, hura izan da hainbat gazteren bizitokia, hutsik zegoen etxea okupatu baitzuten. Eraikinaren legezko jabeen salaketa bat eta bizilagunen eta abarren kexak tarteko, hura husteko prozedura jarri du martxan Poliziak, ordea.

Gaur goizean eman dute desalojoaren berri, eta, El Correo-ren arabera, hiru gazte kanporatu dituzte etxetik polizia-indarrek. Kale gorrian utzi dituzte.

Eraikinaren hustea eta bertan bizi ziren pertsonen etxegabetzea justifikatzeko, etxea "egoera txarrean" dagoela argudiatu dute, bai jabeek, bai Poliziak. Dena den, udalak ez du orain arte hura eraisteko agindurik eman.

Hil egin da Sestaon lan-istripuz zauritu zen behargin bat
Etxebizitza batzuetan iturgintza-lanetan ari zela izan zuen istripua 29 urteko langileak, maiatzaren 16an. Aurten, gutxienez 27 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.