AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hainbat preso politiko lekualdatu dituzte azkeneko astean

Angel Lopez, Aitor Herrera, Gregorio Vicario, Egoitz Coto eta Balbino Saez preso politikoak tokialdatu berri dituzte. Zaballara hurbildu dute Saez.

Bost izan dira, hain zuzen ere, azkeneko astean lekualdatu dituzten euskal preso politikoak. Angel Lopez Anta ortuellarra Algecirasko espetxetik Leonekora mugitu dute, urtearen hasieran Algecirasera aldatua izan ostean. Aitor Herrera Vieites santurtziarra eta Egoitz Coto Etxeandia barakaldarra El Duesoko kartzelara tokialdatu dituzte, A Lamatik bata, eta Granadatik bestea. Gregorio Vicario Setien, aldiz, Topasko presondegitik Burgoskora mugitu dute, eta Valladolideko espetxetik Zaballakora (Araba) gerturatu dute Balbino Saez Olarra.

Absolbitu egin dute Ezpala gaztetxearen okupazioaren harira epaitu zuten gaztea
Ezpala gaztetxea dagoen eraikinaren usurpazio arina eta kalteak eragitea egozten zioten auzipetutako gazteari, baina absolbitu egin du epaileak. Orain, prozesua bide zibiletik irekitzea litekeena dela salatu du Tolosaldeko Gazte Fronteak, eta bigarren bide horrek ere Ezpalaren desalojo arriskua ekarriko lukeela ohartarazi du.