AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamabi langile kaleratu ditu Asparrenako Lyrsa-Derichebourgek

Asparrenako (Araba) Lyrsa-Derichebourg enpresak hamabi behargin kanporatu ditu azkeneko zortzi hilabeteetan. Datorren ostiralean, azaroak 20, elkarretaratzea egingo dute Araiako (Araba) plazan, kaleratzeak salatzeko.

Azaroaren hasieran, hamar ziren, martxotik hasita, Asparrenako (Araba) Lyrsa-Derichebourg enpresak kaleratutako langileak. Beste bi kaleratzeren berri eman dute orain, eta beraz, orotara, hamabi izango lirateke zuzendaritzak 2020ko martxotik azarora bitartean kanporatutako beharginak. Guztira 45 langilek jarduten dute soldatapean Asparrenako fabrikan.

Arabako lantegia "zentro logistiko" izatera mugatu nahi du enpresak, LABen arabera. Kaleratzeak salatzeko, langileek mobilizaziora deitu dute datorren ostiralerako, hilak 20. Araiako (Araba) plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Hiru gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen
Lau gazte deklaratzera deitu dituzte Gasteizen, urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin lotuta. Horietako bi atxilotu zituen Espainiako Poliziak asteartean, eta hirugarren bat atzo.