AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamar egunez izango dira greban Gasteizko MCDko langileak

Gaur ekin diote grebari, otsailean hasi ziren eta une honetan geldirik dauden negoziaketak desblokeatzeko asmoz. 35 behargin dira guztira.

Ibilgailuen osagaiak ekoizten dituzte Gasteizko (Araba) Mecanizado de Cremalleras de Dirección (MCD) enpresan, eta Sidenor taldearen parte da. Gaurtik hasita, langileak hamar egunez izango dira greban, itun kolektiboari buruzko negoziaketak desblokeatu daitezela eskatzeko. Joan den otsailean hasi ziren hitzarmenaren inguruko elkarrizketak, baina, ELA sindikatuak jakinarazi duenez, negoziaketa geldirik dago une honetan.

Itunaren bidez, erosahalmena bermatzeko baldintzak lortu nahi dituzte langileek, eta euren "pobretzea ekidingo duen" soldata-igoera bat nahi dute. Sei urte daramatzate izoztuta euren soldatek. Bestalde, urteko lanaldia murriztea eta hasten diren langile berrientzako prestakuntza-plan egoki bat egotea exijitzen dute.

35 langile dira MCDn. Itunari buruzko negoziaketek blokeatuta jarraitzen badute, greba luzatzeko prest daudela ohartarazi dute.

La Caixak pertsona bat etxegabetu nahi du bihar Erandion
Hainbatetan etxegabetzea atzeratzea lortu badu ere, biharko dago ezarrita Erandioko bizilagun baten kaleratze-data. Gaur-gaurkoz, ez dauka inolako etxebizitza-alternatibarik bermatuta. Etxegabetzeari aurre egitera eta bizilagunari babesa ematera deitu dute Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk.