AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Hamazazpi beharginak kaleratuko dituzte Mutrikuko Zizzo fabrikan

Bihar sartuko da indarrean zuzendaritzak aurkeztutako lan-erregulazioko espedientea.

Azkenean, aurrera egingo du Mutrikuko (Gipuzkoa) Zizzo kontserba fabrikako zuzendaritzak mahaira atera duen enplegu-erregulazioko espedienteak. Ez da akordiorik egon neurriari buruzko negoziazioan, baina bihar bertan sartuko da indarrean, eta euren lanpostua galduko dute plantilla osatzen duten hamazazpi langileek.

Enpresak zorrak ditu oraindik beharginekin, baina Soldatak Bermatzeko Funtsera (FOGASA) jo beharko dute euren soldatak eta kaleratzeengatiko kalte-ordainak kobratu nahi badituzte, enpresak ez omen duelako horretarako gaitasunik. Joan den urtarrilean sartu zuten hartzekodunen konkurtsoan lantegia, eta segituan aurkeztu zuen lan-erregulazioko espedientea zuzendaritzak, behargin guztiak kaleratzeko asmoz.

"Ez dugu amore emango Burlatako Gaztetxeko proiektua ziurtatu arte"
Burlatako Gazte Asanbladako bi kidek 24 ordu kateaturik egin ostean, Gaztetxearen aldeko agerraldi jendetsu bat izan da arratsaldean udaletxe aurrean: mobilizazio bat antolatu dute martxoaren 29rako.